#AsierEREDU eta Hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna

Asier Huegun aurkeztu nahi dizugu. Asier, zu bezala, euskaraz bizi nahi duen herritarra da. Hizkuntza-eskubideak urratzen dizkiotenean ez du amore ematen eta dagokiona lortzeko ahalegina egiten du. Baita lortu ere! Asier da gure eredua, oztopoaren aurrean errebelatu egiten delako.

Ikusi bideoa:


Lagunduko diguzu bideoa hedatzen?

Horrelakoak guk nahi baina maizago gertatzen zaizkigu. Ez euskaldunoi bakarrik, beste hizkuntza gutxiagotuetako hiztunek ere horrelakoak bizitzen dituzte maiz.

Hizkuntza-eskubide urraketa egoera horiek guztiak gainditzeko bidea eskaintzera dator abenduaren 17an Donostian aurkeztuko den Hizkuntz Eskubideen Bermerako Protokoloa.

Behatokiak Protokoloaren aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaitu. Ekitaldia doakoa den arren, gonbidapena aldez aurretik eskatu behar da www.protokoloa.eus webgunearen bidez.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, laster arte Akuilari!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en EUSKARA. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario