BERTSO-AFARIA eskerrik asko denoi

Azaroaren 20an, orain dela 28 urte ireki zen estreinako Koskojales kaleko gure Alkartetxea. 
Asko izan ziren nekeak, ardurak, keskak… baina ilusioak, itxaropenak eta gogoak ere asko izan ziren. 
Gaurko egunean hitz bat geldituko beharko balitz oroitzapenean ESKERRIK ASKO izatea gustatuko litzaiguke Portugaleteko Eusko Alkartasuna osotzen dugun kide guztioi. 
Eskerrik asko orain dela 28 urte Alkartetxe hau zabaldu zutenei. Eurak izan zirelako gaurko egunean gu gara. Eta akaso gu garelako etorkizunean beste batzuk izango dira. 
Eskerrik asko Portugaleten Eusko Alkartasuneko kide guztiei. Nahiz hemen egon edo ez, bide berean gaude. Proiektu berean sartuta gaude eta itxaropen bera dugu Euskal Herriarentzat: INDEPENDENTZIA, BAKEA ETA JUSTIZIA SOZIALA. 
Azkenik, eskerrik asko Bertso-Afarira etorri zareten guztioi. Gauza batek lotu gaitu: EUSKARAK. Akaso gauza gehiago ere egongo dira, baina euskara maite dugunok eta gure hizkuntza moduan bizi nahi dugunok lotu egin behar gara benetan egia bihurtu dadin euskaraz bizitzearen aukera erreala Euskal Herri osoan.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en bertso-afaria, EUSKARA, Eusko Alkartasuna. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario