EH Bildu reclama el cese inmediato de los ataques en Gaza

 
EH Bilduk Gazako erasoak berehala gelditzea eskatzen du (más abajo en castellano)
Hiru gazte israeldarren desagerpen eta heriotza tragikoaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta hamarnaka palestinar erailketa (haurrak barne), orduz ordu hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz.
Eskalatze militarrak gora egin du du azken orduotan, gaueko bonbardaketekin, mugan tanke eta soldaduen metaketarekin eta Gazatik Israelera jaurtitako misil eta suziriekin batera. 
Israelek Gazaren kontra burututako erabateko erasoak, munduko zonalde populatuenetariko baten kontrakoa, proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak urratzen ditu, eta nazioarteko legeak dioen moduan guztiz arbuiatu behar da. Ezer konpontzetik urrun erasook lortuko duten bakarra egoera okertzea eta eskualdeko ezegonkortasuna handitzea izango da, honez gain, gatazkarekin zerikusirik ez duten biktima ugari sortzen.
Horregatik EH Bilduk bortizkeriaren eskalatzea gelditzeko urgentziazko deia egiten du, eta NBEren ebazpenetan oinarrituriko, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidezko gatazkaren konponbidearen beharra berresten dugu. Baita Giza Eskubideen errespetu osoa kasu guztietan ere.
Hainbat indar palestinarrek sustatutako batasun nazionaleko gobernua mehatxu gisa ulertu beharrean, Israelek ulertzen duen moduan, aukera eta norabide egokian emandako urrats gisa ulertu behar da, Palestinako herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako.
Nazio Batuek onartutako mugak dituen estatu palestinar bideragarri baten aitortza dakarren elkarrizketa eta negoziazio prozesu inklusibo batek soilik, jar dezake konpontze bidean, sufrimendu izugarria eta eskualdean etengabeko ezegonkortasun eragin dituen gatazka hau.

EH Bildu reclama el cese inmediato de los ataques en Gaza
Desde la trágica desaparición y muerte de los tres jóvenes israelíes hemos asistido a un castigo colectivo a la poblacion palestina con el arrresto de centenares de personas, miles de casas registradas, cuando no destruidas, y decenas de palestinos fallecidos (incluidos menores), en un balance de muerte que se va incrementando con el paso de las horas.
La escalada militar ha ido in crescendo en las últimas horas, con los bombardeos nocturnos, la acumulación de tanques y reservistas en la frontera y el lanzamiento de cohetes y misiles a territorio israelí desde Gaza.
Los ataques generalizados a Gaza, una de las zonas más pobladas del planeta, por parte de Israel constituyen una violaciòn de los principios de proporcionalidad, precaución y diferenciación entre combatienes y civiles, como sostiene el derecho internacional y deben ser rotundamente rechazados.
Lejos de resolver nada lo único que consiguen esos ataques es agravar la situación e incrementar la inestabilidad de la región, además de producir un sinfin de víctimas civiles ajenas al conflicto.
Es por ello que desde EH Bildu hacemos un llamamiento urgente al cese de la escalada violenta y volvemos a reiterar la necesidad de una solución dialogada y negociada del conflicto basado en las resoluciones de Naciones Unidas. Así como al respeto íntegro de los DDDHH en todos los casos.
El Gobierno de unidad nacional promovido por las diversas formaciones palestinas lejos de verse como una amenaza, tal como interpreta Israel, debe considerarse como una oportunidad y un paso en la buena dirección, dado que la voz unitaria del pueblo palestino facilita cualquier solución. 
Sólo un proceso de diálogo y negociacion inclusivo, que lleve al reconocimiento de un Estado Palestino viable, con las fronteras reconocidas por las Naciones Unidas, puede dar solución a este conflicto, causante de un enorme sufrimiento y de una permanente inestabilidad en la región.
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en Actualidad, EHBILDU. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario