Gazte Abertzaleak 35/02 auziaren sententziaren aurrean

Gazte Abertzaleakeko kideek gure herriak bizi duen garai berri honetan, Espainiako Auzitegi Nazionalak kaleratutako 35/02 auziaren sententzia guztiz denboraz kanpo dagoela deritzogu.
Azken urteotan euskal herritarren artean ilusio berria piztu eta garatu dugu, bakean eta justizian oinarrituko den etorkizuna lantzen dihardugunak, eta den-denak irabazle izango garen etorkizuna. 
Gaur inoiz baino ozenago epai eta sententzia politikoen amaiera aldarrikatzen dugu Gazte Abertzaleaketik. 
Urteetan Euskal Herria garai berrietan sartzeko laguntzen ari diren pertsona nahiz taldeak bere jardunean bakean uzteko eskatzen du; eta orain arte euren ekintza soziala nahiz politikoarengatik irekita dauden prozesuen eta ezarritako zigorren baliogabetzea eskatzen dugu. 
Azkenik, Eusko Alkartasunako gazte erakundetik gure elkartasuna adierazi nahi diegu auzipetuei eta bere senitartekoei eta dei egiten diegu euskal gazteriari eta gizarteari datozen ordu eta egunetan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en 35/02 auzia, Actualidad, Arnaldo Otegi. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario