HAUEK DIRA EH BILDUK MADRILEN HURRENGO LEGEALDIAN LANDUKO DITUEN ILDO NAGUSIAK

1.- DEMOKRATIZAZIOA 
 -Gure herriaren inguruko erabaki asko Kongresuan hartzen dira. Konfrontazio politikorako eremu horretan presente egon behar dugu. Madrilen ere lan egin behar dugu, herri honen eskubideak eta aldarrikapenak bertan egon daitezen. 
-Espainiako estatuak bizi duen krisi politiko eta ekonomiko testuinguru honetan, haustura demokratikoa aldarrikatu eta hausturaren bidea lagunduko dugu. Euskal Herriko demokratizazioa lortzeko, aktibo bat izango gara. Bide honetan, beste nazioekin batera, prozesu eratzaileak bultzatuko ditugu. 
 -Beste nazioetako aliatuekin elkarlanean arituko gara; estatuko ezker sektoreekin aliantzak eta sinergiak eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta nazioarteko elkartasunean sakontzera goaz. 
 Gatazkaren ondorioak 
Errelatoa 
– Gatazkaren izaera politikoa eta ondorioen soluzio integral eta politikoaren beharra azpimarratu behar da. 
– Frankismoa gatazkari lotuta, benetako haustura demokratikoa aldarrikatuko dugu, memoria historikoa bultzatzearekin batera. 
Presoak 
– Espainiako gobernuaren espetxe politika bukatzeko lan egingo dugu. 
Lehentasunez: – Euskal presoen euskal herriratzea. – Preso gaixoen askatasuna. – Presoekin interlokuzio zuzena garatu eta beraien aldarrikapenak plazaratu. – Beste taldeen konpromisoak bilatuko ditugu. 
Biktimak-memoria: justizia, egia eta erreparazioa
– Biktima guztien aitortza. Sufrimendu guztiak, min guztiak, kalte guztiak erreparatu behar dira. 
– Biktima guztiak, salbuespenik gabe, aitortuak izan behar dira. Zerrenda ofizialetan azaltzen ez diren hildakoak, torturatuak, erasoak pairatu dituztenak… 
Justizia 
-Salbuespeneko legediaren desaktibazioa ezinbesteko urratsa da. 
Desmilitarizazioa 
-Arlo honetan ere urrats nabarmenak egin behar dira, Espainiako indar militarrak eta polizialak Euskal Herritik alde egiteko. 
Askatasun demokratikoak 
 -Eskubide zibil eta politikoak murrizten dituzten legeak bertan behera utzi behar dira (Mozal legea, kode penala, yihadismoaren aurkakoa,…) 
 2.-ERABAKITZEKO ESKUBIDEA-SUBIRANOTASUNA 
-Herri honen erabakitzeko eskubidea eta burujabetza arlo guztietan aldarrikatuko ditugu. Eginbehar honetan beste nazioetako kideekin elkarlana sustatuko dugu, bereziki, birzentralizazio eta eskuduntzen kontrako politika areagotzen ari den testuinguru honetan. 
-Nazioarteari dagokionean, elkartasun politikoa bultzatuko dugu (Sahara, Kurdistan, Palestina,…) 
-Europakoa ez da gure eredua. Europatik datozen lege askok gure eskubideak murrizten dituzte. Bruselatik egiten dugun bezala, Madrildik ere horren salaketa egingo dugu. 
3.-ESKUBIDE SOZIALEN DEFENTSA 
– Eskubide sozialetan oinarritutako aldaketa soziala beharrezkoa da. Krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, eskubide sozialak murriztu eta urratzen ari da Espainiako estatua. EH Bildu eskubide sozialak sustatu eta indartzeko lanean ari da, eta Madrilen ere horretan arituko gara. 
 – Feminismoaren defentsa. Emakumeon eskubideak defendatuko ditugu (abortua, eskubide berdintasuna, jazarpenaren salaketa…). 
– Langileriaren eskubideen defentsa egingo dugu (Lan erreforma, Gizarte Segurantza, negoziazio kolektiboa, lan banaketa, aberastasunaren banaketa). 
– Errefuxiatu eta pertsona migratzaileen eskubideen aldarrikapena eta defentsa egingo dugu. 
– Presondegi eta CIE sistemaren erabateko aldaketa eskatuko dugu. 
– TTIPren aurkako jarrera argia agertuko dugu. 
– Natura eta ingurumenaren defentsa egingo dugu. 
-Elikadurara burujabetza eta nekazaritza eredu ezberdinak aldarrikatuko ditugu. 
 -Euskal Herriaren energia burujabetza aldarrikatuko dugu. 
 -Garoña, Fracking edo autopista elektrikoen salaketa egingo dugu. 
 – Hezkuntza eta osasungintzan eredu publiko eta unibertsalaren defentsa egingo dugu. 
-LOMCE bertan behera uzteko aktibo bat izango gara. 
-Arlo sozialean lan egiten duten eragileekin eta talde parlamentarioekin elkarlana sustatuko dugu. 
-Gehiengo sozialaren eta pertsonen eskubideen aldeko eredu ekonomikoa sustatuko ditugu. 
-Etxegabetzeak eta etxebizitza 
– Dependentzia eta zerbitzu sozialak: publikoak eta guztiontzat.
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en EHBILDU, hauteskundeak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario