HERRI BATZARRA urriaren 27an, 19:00etan

  
ONINTZA ENBEITA MAGUREGI
Muxikan jaioa, 1979an.
Kazetaritzan lizentziatua eta bertsolaria. Agroekologian eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioan graduondoko bana eginda.
Berria egunkarian egin du kazetaritza lana batez ere. ETBko programa batzuetan ere ibili izan da erredaktore. Nekazaritzan saiatua, baina oraindik torpe samarra.
Espainiako Gorteetan diputatu ibili da 2011tik Amaiur koalizioaren izenean.
LEIRE PINEDO BUSTAMANTE
Sopelan jaioa, 1976an
Ekonomian lizentziatua, finantza sektorean garatu du bere lana.
Sopelako zinegotzia izan da (2007-2015) baita Gasteizeko parlamentuan legebiltzarkidea 2012tik.
JON IÑARRITU GARCIA

Leioan jaioa 1979an.
Legelaria. Nazioarteko eta Europako zuzenbidean aditua.
Arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioen aurkako militantea. Arrazakeriaren eta Antisemitismoaren Kontrako Nazioarteko Ligako kidea.
2011tik Amaiur koalizioa ordezkatzen du Madrilgo Kongresuan.
ASIER GOMEZ BARRENETXEA
Bilbon jaioa 1986an.
Informatikaria eta Tokiko Mugikortasuneko Teknikaria.
Bilboko Udaleko EH Bildu udal taldeko idazkari-aholkularia izan da 2011-2015 legealdian.
Bizigay LGTB erakundeko militantea.
MARITXU BUZENCHI
1981an Errumanian jaioa, nahiz gaur egun Gernikan bizi.
Geografia eta Filologia Ingelesean lizentziatua. Ingeles itzultzaile eta interpretea bezala egin du lan.
Biltzen-eko, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuan laguntzailea izan da.
IRANTZU VARELA URRESTIZALA
Portugaleten jaioa, Basaurin hezia. Sardiñeren alaba eta biloba.
Kazetaria eta militante feminista.
Kooperatiba sozial batean egiten du lan hezitzaile eta emakumeen kontrako biolentziaren aholkulari gisa, baita komunikazio eta nazioarteko lankidetzan.
Komunikabide desberdinetan kolaboratzen du. Faktoria Lilan, feminismoaren inguruko blogean, idazten du eta El Tornillo saio feminista aurkezten du La Tuerka telebistan.

Esta entrada fue publicada en EHBILDU, hauteskundeak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario