Kartzelatik irten da Arnaldo Otegi

Sei urte eta erdiko espetxe zigorra beteta kalean dago Arnaldo Otegi, Sortuko idazkari nagusia. Eusko Alkartasunako idazkaritza zabala joan zen Logroñora Otegiri ongietorria ematera, tartean Pello Urizar idazkari nagusia. Larunbatean, martxoaren 5ean, Otegiren askatasuna ospatu eta ongietorria emateko ekitaldia antolatu da Donostiako Anoeta Belodromoan.

Otegiri buruz ere hitz egin dute EALak (Europako Aliantza Librea – ALE) Euskal Herrira etorri eta kartzela politikaren ondorioak ezagutzera etorri eta gero emandako prentsaurrean. Lorena Lopez de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko idazkariak parte hartu zuen prentsaurrean eta bertan kartzela politika aldatzea eskatu diote Espainiar Estatuari. Otegiri buruz ere hitz egin zuten, kartzelatik “indartuta” atera dela esateko.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en aberri eguna, Arnaldo Otegi, Askatasuna. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario