Kutxabank: fraude político y social.

Txertatutako irudia 1
(Beherago gaztelaniaz / Mas abajo en castellano)

KUTXABANK: GIZARTEARI IRUZUR POLITIKO ETA SOZIALA
Dakizuen bezala, datozen asteetan EAJk, PPk eta PSE-EEk hainbeste denboran beren bulego ilunetan prestatzen aritu diren kolpea gauzatzera doaz. Kutxabank pribatizatzeko bideari ekin zioten duela hilabete batzuk jeltzaleek eta popularrek, eta etengabeko urratsak eman dituzte horretan. Eta nola ez, PSE bidelagun ezin hobea izan dute denbora honetan guztian. EHBildutik ere denbora luzean ari gara Kutxabank pribatizatzeko arriskuaz ohartarazten, eta azkenean, gure kezkak arrazoizkoak direla egiaztatzen ari gara zoritxarrez. Aurreko astean kudeatzaile txintxoen mozorroak kendu zituzten EAJk, PPk eta PSEk, eta horren ordez, lapur mozorroa jantzi zuten. Izan ere, gure kutxak banku fundazio pribatu bihurtzeko egin beharreko urratsak emateko akordioa lotua zutela adierazi zuten.
  • Kutxabanken gertatzen ari den lapurketa ulertu nahi al duzu? Hemen eskaintzen dizkizugu azken egunotan argitaratutako puntuetako batzuk. Sakatu hemen.
  • Bideo batean egiten dugun irakurketa politikoa ikusi nahi baduzu Sakatu hemen.
DEIALDIA: zapatu honetan guztiok Bilbora.

Egoera honetan, Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, hurrengo larunbatean, gehiengo sindikalak eta hainbat eragile sozialek deituta. EHBildu bertan izango da, Euskal Herriak finantza erakunde indartsua eta publikoa behar duelako eta hori kalean eta instituzioetan defendatu eta aldarrikatu behar delako. Ezin dugulako onartu Espainiako eta Euskal Herriko oligarkiaren aginduetara ari diren EAJk, PPk eta PSEk gure gizarteari tamaina honetako iruzurra eta lapurreta egitea. Horregatik, Bilboko kaleetan egoteko deia egiten diogu euskal gizarteari; Bilboko Jesusen Bihotzetik, 17:30etan.

——————————————————————————


KUTXABANK: FRAUDE POLITICO Y SOCIAL
Como sabéis, en las próximas semanas, PNV, PP y PSE pretenden culminar el golpe que llevan largo tiempo preparando en oscuros despachos. Jeltzales y populares ya emprendieron el camino hacia la privatización hace varios meses, un camino en el que han avanzado incesantemente. Y por supuesto, han tenido al PSE como compañero de viaje en todo momento. Desde EHBildu también llevamos mucho tiempo advirtiendo del peligro de privatización de Kutxabank y al final, para desgracia de la ciudadanía vasca, se ha constatado que teníamos motivos más que justificados para preocuparnos. La semana pasada, PNV, PP y PSE se quitaron el disfraz de gestores responsables para vestirse directamente el de ladrones. Lo hicieron al anunciar su acuerdo para convertir nuestras cajas en fundaciones privadas.
  • Si quiéres entender algo mejor lo que está sucediendo en Kutxabank aquí hemos reunido algunos elementos: Pincha aquí.
  • Si además quieres ver el video donde damos la lectura politica de todo lo que esta pasando en torno a KUTXABANK: Pincha aquí.
LLAMAMIENTO: este sábado 21 de junio, todos y todas a Bilbo.

Ante esta situación, la mayoría sindical y diversos agentes sociales, han convocado una manifestación en contra de la privatización el próximo sábado en Bilbo. EHBildu estará allí, porque Euskal Herria necesita una entidad financiera fuerte y pública, y eso hay que defenderlo tanto en las instituciones como en la calle. Porque no podemos aceptar semejante fraude, un robo de este tamaño por parte de PNV, PP y PSE al dictado de las oligarquías vascas y españolas. Así, llamamos a la ciudadanía vasca a secundar esta manifestación en las calles de Bilbo, que partira desde el Sagrado Corazon a las 17:30

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en Actualidad, EHBILDU. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario