MILAKA OIHAL ZATI JOSIKO DITUGU / VAMOS A COSER MILES DE TROZOS DE TELA

Aupa, portugaluj@. 
Dakizunez, datorren apirilaren 25ean, Euskal Herriko herri guztietan, GURE  ESKU DAGO ekimenak ekitaldi esanguratsua egingo du: milaka oihal zati josiko ditugu, hainbat eta hainbat herritarrek pertsonalizatuak (zure sinadura, zure izena, marrazki bat edo esaldi bat jarrita). Oihal zati ugari horiekin hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu. 
GURE ESKU DAGOk konplizitateak eta borondateak josi nahi ditu herritarren artean. Herritarrok protagonista izan ginen giza katean eta mosaikoan. Orain, bide beretik joan nahi dugu. Borondateak elkartu nahi ditugu, elkarren arteko konfiantza eta akordioan oinarrituak, gure artean egingo dugun bidea adosteko. Hautestontzi horiek dira gure nahiaren metafora.
Gu geu gara borondate horiek josiko dituzten jostunak, etorkizuna josiko dutenak!  Jostunak behar ditugu apirilaren 25erako! Zure zain egongo gara 12:30ean Udaletxeko plazan. Parte hartu!
Erabakitzeko Eskubidea guztiona da. Gaur hautestontzia, bihar erabakia!
GURE ESKU DAGO-Portugalete. (gedportugalete@gmail.com)
Aupa portugaluj@
Como sabrás, el sábado 25 de abril de 2015, en todos los pueblos de Euskal Herria la iniciativa GURE ESKU DAGO va a realizar otra actividad importante: vamos a coser miles de trozos de tela, personalizados por miles de ciudadanos (lo podrás hacer con tu firma, con tu nombre, con un dibujo o con una frase).  Con esos miles de trozos de tela crearemos urnas gigantes.
GURE ESKU DAGO quiere seguir tejiendo complicidades y voluntades entre los y las ciudadanas. Los ciudadanos fuimos los protagonistas de la cadena humana y del mosaico. Ahora queremos profundizar en esa misma senda. Queremos unir voluntades, que se basen en la confianza y en el acuerdo, con el objetivo de consensuar el camino a seguir entre la ciudadanía. Esas urnas son la metáfora de nuestro deseo.
¡Todos nosotros somos los sastres que coserán esas voluntades, que coserán el futuro!  ¡ Ayúdanos a coser!  ¡ Conviértete en modisto por un día!.
¡Se necesitan modistos para el día 25 de abril! Te esperamos a las 12:30 en la plaza del Ayuntamiento. Te invitamos a tomar parte.
Porque el Derecho a Decidir nos corresponde a tod@s. ¡Hoy la urna, mañana la decisión!.
GURE ESKU DAGO-Portugalete. (gedportugalete@gmail.com)
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario