MOCION ANTE LA ELECCIÓN DIRECTA DE ALCALDES

ALKATEEN AUKERAKETA ZUZENERAKO PROPOSAMENAREN AURREAN
MOCIÓN
MOZIOA
ANTE LA PROPUESTA DE ELECCIÓN DIRECTA DE ALCALDÍAS
Herritarrengandik gertuena dauden instituzioak izanik, Udalen jarduera ireki, zabal eta demokratikoan sakontzea, eguneroko ariketa izan beharko litzateke. Hauteskundeen aurretik, egunean bertan eta ondoren ere, Udalek herritarren borondatearen ispilu izan behar dute. Aldi berean, gainerako interes partidista, ekonomiko eta finantzieroren gainetik, herritarrenganako zerbitzua eta konpromisoa izango dira etengabe, Udal politika ezaugarrituko duten adierazleak.
Siendo las instituciones más cercanas a la ciudadanía, debería ser un ejercicio diario profundizar en el funcionamiento abierto, plural y democrático de los ayuntamientos. Estas instituciones deben ser el reflejo fidedigno de la voluntad popular antes, durante y después de las elecciones. Asimismo, por encima de cualquier interés partidista, económico y financiero, el servicio y el compromiso para con la ciudadanía deben de ser, sin excepción alguna, las características primordiales de la política municipal.
Baina gure Udalek aurrekinik gabeko erasoak jaso izan dituzte azken urteetan. Europatik proposatu eta Madriletik inposatu dituzten murrizketen gauzapenaren bidez, ahalmen politikoak eta ekonomikoak erabat mugatu zaizkie Udalei, lehendik larria zen egoera, oraindik ere larriago bilakatuz. Madriletik inposatu nahi izan zaizkigun neurri horiek guztiek, udalen autonomia suntsitzeaz gain, Udalen eskuetan dauden baliabideak esku pribatuetara bideratzeko ate guztiak irekitzen saiatu dira. Eremu publikoa eta herritarra ahulduz eta era berean eremu pribatuan mugitzen diren enpresak indartuz. Azken urteetako udalen jarduera eredua, berez ahula izanik ere, errotik okerrera aldatu nahi izan da Madrilgo Gobernutik.
Sin embargo, nuestros ayuntamientos están sufriendo durante estos últimos años ataques políticos sin precedentes. Por medio de los recortes y restricciones que Europa propone y Madrid impone, se han limitado extraordinariamente las capacidades políticas y económicas de los ayuntamientos, agravando una situación que ya era entonces suficientemente grave. Todas y cada una de las medidas que se nos quieren imponer desde Madrid, además de destruir la autonomía municipal, intentan abrir todas las puertas para que los recursos de que disponen los ayuntamientos pasen a manos privadas. Debilitando, de este modo, el ámbito público a favor de las empresas que se mueven en el ámbito privado. Aún así, aún siendo de por sí sumamente débil, el gobierno de Madrid quiere cambiar de raíz el modelo municipal de estos últimos años y modificarlo a peor.
Behin eta berriz, Hego Euskal Herriko instituzio guztiek, udalen autonomia indartzearen beharra eta udalak herritarrengana gerturatzeko neurriak aldarrikatu arren, Madriletik entzungor egin zaigu eta inposaketarekin erantzun zaigu.
Reiteradamente, a pesar de que todas las instituciones de Euskal Herria sur hayan proclamado y reclamado la necesidad de fortalecer la autonomía municipal y de tomar medidas que acerquen los ayuntamientos a la ciudadanía, Madrid permanece ajeno a estas reivindicaciones y responde con la imposición.
Azken urte hauetan neurri hauek bultzatu eta udalen eskumen politikoak murriztu dituen PP alderdia, alkatearen aukeraketa zuzenerako proposamen batekin datorkigu. Oraindik osotasunean ezagutzen ez baldin bada ere, alkatea zuzenean zerrendarik bozkatueneko zerrendaburu izendatzeko proposamena jarri da mahaiaren gainean. Udal hauteskundeetarako hilabete gutxi falta diren honetan, nagusiki PP-ren alderdi interesei erantzuten dien proposamen baten aurrean gaude. PP-k ohikoa duen bezala eta beste behin ere, inoren iritziari kasurik egin gabe (eta bereziki Euskal Herriko udal eta toki erakundeetatik egiten diren aldarrikapenei kasurik egin gabe) ari da urratsak ematen. Bere interes politiko alderdikoi eta zentralistak inposatu nahi ditu gure udaletan, herritarren gehiengoaren iritzia alde batera utzita. Alkatetza eta Udal Gobernuak, herritarren gehiengoaren borondatea ordezkatu behar dute. Alkatearen erreferentzia garrantzitsua da, baina ez eredu presidentzialista baten arduradun gisa, herritarren gehiengoaren ordezkari gisa baizik.
El mismo Partido Popular que ha venido restringiendo las competencias políticas municipales e impulsando durante estos últimos años este tipo de medidas, pone sobre la mesa una propuesta para la elección directa de las alcaldías. Aunque no se conoce todavía en su totalidad, se ha hecho pública la propuesta para proclamar y nombrar directamente alcalde a la persona cabeza de lista de la candidatura más votada. A pocos meses de las elecciones municipales, nos hallamos con una propuesta que responde principalmente a los intereses del Partido Popular. Como es habitual en este partido y, haciendo caso omiso a cualquiera otra opinión (especialmente, sin hacer caso alguno a las reivindicaciones realizadas por los ayuntamientos y entidades locales de Euskal Herria), el PP sigue dando pasos. Sigue dando pasos, imponiendo sus intereses políticos partidistas en nuestros municipios y dejando de lado la opinión de la mayoría de la ciudadanía. Las alcaldías y los gobiernos municipales deben representar la voluntad mayoritaria de la ciudadanía. El papel referencial de la alcaldía es importante, pero no como representante de un modelo presidencialista, sino como representante de la mayoría ciudadana.
Hauteskunde Legearen aldaketa sakon bat behar dela uste dugu. Baina ez alderdi bataren edo bestearen interesak defendatzeko, baizik eta Euskal Herritarrok gure udal eta instituzio egitura nolakoa izan behar duen erabakitzeko aukera izateko. Gure udaletan demokraziari ateak irekitzeko, jarrera presidentzialista eta autoritarioak alde batetara uzteko eta herritarren hitzak udaletan zuzenean indarra izan dezan. PP-k aurkeztu duen proposamenaren kontrako norabidean egin behar dira aldaketak.
Creemos que es necesaria una reforma profunda de la ley electoral. Pero no para defender los intereses de un partido o de otro, sino para que la ciudadanía vasca tenga poder de decisión al definir la estructura municipal e institucional. Con la finalidad de abrir las puertas de nuestros ayuntamientos a la democracia, dejando a un lado posturas presidencialistas y autoritarias, propiciando que la palabra de la ciudadanía tome su fuerza directamente en nuestros municipios. La reforma a realizar deben ir en sentido directamente contrario a la propuesta realizada por el PP.
Hau guztia kontuan izanik, Portugaleteko Udalak, honako puntu hauek onartzen ditu:
En base a todo ello, el ayuntamiento de Portugalete acuerda los siguientes puntos:
1.- Udal honek, Madrilgo Gobernutik PP-k alkatea zuzenean zerrendarik bozkaturiko zerrendaburua izendatzeko burutu nahi duen Lege Aldaketaren aurkako jarrera adierazten du. Udal eta herritarren interesen gainetik, PPren alderdi interesei erantzuten dielako. Norabide horretan, udal honek, interes alderdikoiek sustaturiko Hauteskunde Legearen edozein aldebakarreko aldaketa errefusatzen du.
  1. Este ayuntamiento rechaza la reforma de ley que desea llevar a cabo el PP desde el gobierno de Madrid para proclamar y nombrar alcalde directamente a la persona cabeza de lista de la candidatura más votada. Ya que el PP prioriza sus intereses partidistas por encima de los intereses de municipios y ciudadanía. En este sentido, esta corporación rechaza cualquier reforma unilateral de la ley electoral promovida por intereses partidistas.
2.- Udal honek, Euskal Herriko udal eta toki entitateen borondatea errespetatu eta gure egitura instituzionala inposaketa eta murrizketarik gabe, Euskal Herritarren beharren arabera antolatzeko eskubidea aldarrikatu nahi du.
  1. Este ayuntamiento quiere reivindicar el respeto a la voluntad de las entidades locales y municipales de Euskal Herria y su derecho a organizarse en base a las necesidades de la ciudadanía vasca.
3.- Udal honek, bere jardueran herritarren parte-hartzea eta demokrazia zuzenerako tresnak martxan jartzeko konpromisoa hartzen du, udalaren osaketan ez-ezik udaleko erabaki garrantzitsuenen aurrean ere.
  1. Este ayuntamiento adquiere el compromiso de impulsar herramientas para la participación ciudadana y para la democracia directa, tanto en la propia conformación de la corporación como en las decisiones municipales más relevantes.
4.- Udal honek, ebazpen honen berri, herritarrei eta Madrilgo Gobernuari emateko erabakia hartzen du.
  1. Este ayuntamiento hará llegar esta resolución al gobierno de Madrid y la divulgará a la ciudadanía.
Euskal Herrian, 2014ko irailean.
Euskal Herria, septiembre de 2014
EH BILDU
EH BILDU
Esta entrada fue publicada en Ayuntamiento, Hausnarketa, Organización ayuntamiento, Portugalete. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario