MOCIÓN DEL GRUPO MUNICIPAL BILDU AL PLENO DE PORTUGALETE

(Más abajo en castellano)Irati Tobar Eguzkitza 2011ko Martxoaren 30ean atxilotua izan zen Donibane Lohitzunen, 2010. urteko Urriaren 22an Espainiar poliziak bera atxilotzeko saiakera egin eta honek Ipar Euskal Herrira alde egitea lortu ondoren. Polizia operazio hori, 2009. urtean atxilotu zituzten 40 gazteren kontrako operazioaren jarraipen bezala kokatu zuen Espainiar Gobernuak. 2010. urteko Urriaren 22an, 22 gazteren kontra buruturiko makro-operazioan atxilotu zituzten gazteak inkomunikatu eta torturatu egin zituzten, gero hauek salatu zuten bezala. Haietatik 8 izan ziren Ipar Euskal Herrira ihes egitea lortu zutenak, tartean Irati; eta bertan bizitza publikoa egiten hasi ziren haien lan politikoarekin aurrera jarraitzearekin batera.
Ipar Euskal Herrian egondako tarte horretan, bertako eragile eta hautetsi anitzek erakutsi zioten bere babesa; ideologikoki oso anitzak ziren pertsonek. Hautetsi abertzale, berde zein PSF-ko hautetsiek, egun Hendaiako alkatea den Kotte Ezenarro tarteko. Euroaginduaren kontrako posturaz gain, eskubide zibil eta politikoen aldeko defentsa aldarrikatu zuten. Lan politikoa edo militantzia politikorako eskubidea mahai gainean jarri zen orduan eta horren inguruan askotariko atxikimenduak lortu ziren, hautetsi horietako baten etxean babesa eman ziotelarik.
Egun, beste 27 gazterekin batera epaitua izango da Audientzia Nazionalean bere lan politikoagatik. Irailaren 22an hasi eta Abenduaren 30ean bukatuko den 30 saiotako epaiketa baten baitan. Haien aurrekariak izan ziren 40 gazteak absolbitu berri direla kontuan hartu gabe ekingo diote epaiketa honi eta haietako bakoitzari 6 urteko espetxe zigorra eskatzen diete.
Euskal Herritarrok urte luzez gatazka eta sufrimendua bizi izan ditugu. Azken denboran emandako urratsek eta abiatutako prozesu demokratikoak, konfrontazioa eremu politiko hutsera mugatuko duen etorkizunera eraman gaitzan nahi dugu.
Abiatutako bide honetan, eragile politiko, sozial zein norbanakoek emandako urratsek ekarri gaituzte egoera honetara. Eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izango da denok erantzukizunez jokatzen jarraitzea. Bide horretan, agerikoa da leuz kanpo daudela konponbidea eten edo oztopatu asmoz eraikitzen dituzten traba berriak, eta honako prozesu juridikoa, aurreikusita dauden beste batzuk bezala, horietako bat da.
Epaiketa hau, frustrazio eragile bat da. Herritarrok ilusioz gaude ordea, eta bakean eta justizian oinarrituko den etorkizuna eraiki nahi dugu. Errespetua eta aitorpena oinarri izango dituena.
Honengatik guztiagatik Portugaleteko Udalak honako ADOSTASUN PUNTUAKaurkezten ditu:
1.- Justizia, garai politiko berri honetan trantsizio ikuspegitik aplikatzen hasi behar da.
2.- Helburu edo jardun politikoa ez dezatela epai.
3.- Prozesu judizial hau bertan behera uztea eta inolako zigorrik ez jasotzea. Auzipetu denak absolbitzea edo egokien den bezala, baina 28 gazte hauek libre nahi ditugu.

MOCIÓN DEL GRUPO MUNICIPAL BILDU AL PLENO DE PORTUGALETE
Irati Tobar Eguzkitza fue detenida el 30 de marzo en Donibane Lohitzune. El 22 de octubre de 2010 la policía española hizo un intento de detención pero consiguó escapar a Ipar Euskal Herria. El Gobierno Español contextualizó la operación como continuación de la desarrollada el año 2009 donde fueron detenidos/as 40 jóvenes. Los/as 22 jóvenes detenidas/os en la macro-operación llevada a cabo el 22 de octubre de 2010 fueron incomunicadas/os y torturadas/os, tal y como posteriormente denunciaron. De todas ellas/os, fueron ocho las/os que consiguieron escapar a Ipar Esukal Herria, entre ellas,Irati; allí decidieron comenzar una vida pública sin dejar de lado el trabajo político.
Durante su estancia en Ipar Euskal Herria, Irati recibió el apoyo de numerosos agentes y electos/as públicos/as, personas ideologicamente muy diversas. Electos/as abertzales, verdes y del PSF, entre los que se encontraba el actual alcalde de Hendaia Kotte Ezenarro. Además de mostrar su rechazo a la euroorden, reivindicaron la defensa de los derechos civiles y políticos. En ese momento, se planteó el derecho al trabajo político y/o militancia política a partir del cuál se consiguieron numerosas adhesiones, de tal manera que uno de los electos la acogió en su domicilio.
En la actualidad, Irati será juzgada en la Audiencia Nacional junto a con otros/as 27 jóvenes pos su trabajo político en un juicio de 30 sesiones que comenzara el 22 de septiembre y se prolongará hasta el 30 de diciembre. El juicio se llevará a cabo sin tener en cuenta que las/os jóvenes precedentes ya juzgadas/os han sido recientemente absueltas/os, la acusación pide 6 años de cárcel para cada una/o.
Las/os ciudadanas/os vascas/os hemos vivido durante largos años el conflicto y sufrimiento. Queremos que los pasos dados y el proceso democrático comenzado los últimos años nos lleven a un futuro donde la confrontación se desarrolle, únicamente, en el ámbito político.
En el camino emprendido, los avances generados por diferentes agentes políticos, sociales o personales nos han traído hasta este escenario. Y para seguir construyendo el futuro, será necesario que todas/os actuemos con responsabilidad. En esta situacióin, es evidente que quedan fuera de lugar los nuevos impedimentos con los que pretenden poner obstáculos a la solución. Y este proceso jurídico, al igual que otros que podemos prever, es uno de ellos.
Este juicio es un generador de frustración. Sin embargo, las/os cidadadanas/os estamos ilusionadas/os y queremos construir un futuro basado en la paz y la justicia. Sustentando en el respeto y el reconocimiento y que admita todos los derechos civiles y políticos.
Por todo esto, el Ayuntamiento de Portugalete presenta los siguientes PUNTOS DE ACUERDO:
1.- Que la justicia debe comenzar a aplicarse desde un punto de vista transicional, adecuada a este nuevo tiempo político.
2.- Que no se juzguen los objetivos o la actividad política.
3.- Que se detenga este proceso jurídico y que no haya ningún castigo. Que todas/os las/os encausadas/os sean absueltas/os, o de la manera más conveniente, queremos a estas/os 28 jóvenes libres.
Esta entrada fue publicada en Actualidad, Ayuntamiento, EHBILDU, Portugalete. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario