SARE gara elkartasun kanpaina abian

 Kaixo lagun!
(Mas abajo en castellano)
Seguraski jakingo duzunez, larunbateko mobilizazioaren diru guztia Guardia Zibilak asteleheneko operazio polizialean eraman zuen.
Hori dela eta gaur bertan jarri dugu instantzia judizialean, konfiskatutako dirua itzultzeko galdeginez, helegitea, SAREk jasotakoari baidagokio.
Jakitun izanik, eta justiziak ohituta gaituen geldotasuna dela eta, uste dugu denboran zehar luzatuko dela. Eta, logikoa denez, mobilizazioaren muntaketa lanetan aritu ziren enpresek egindako lanengatik ordainduak izatea dagokie. Hori dela eta euskal jendartearen elkartasunari dei egin nahi diogu.
Horretarako, kontu korronte bat zabaldu dugu. Bertan edozein pertsonak ahal duen neurrian, ahal duena sar dezan. Eman dezaketen laguntza txiki hori ere izan dadila gure dirua eraman duten horientzat erantzuna. Eta literalki diogu, milaka pertsonen dirua eraman dutelako.
Horregatik uste dugu beharrezkoa elkartasun-sare bat sortzea, sektore, herri eta herrialde guztiei irekia egongo den elkartasun-sarea. Munduari irekia egongo dena.
Pertsona oro, duen ideologia duela ere, eta dagoen tokian dagoela, bere elkartasuna helarazteko aukera izan dezan.
Azkenik, gure babesa adierazi nahi diogu larunbat arratsaldean Donostian ospatuko den manifestazioari.

Kontu korrontea: ES89 3035 0012 77 0120111969

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Eskerrik asko aldez aurretik eta sarea ehuntzen jarraitu dezagun!!!

Kaixo lagun!

Como seguramente sabrás, el dinero recaudado gracias a la aportación personal y solidaria de miles de personas en la movilización del sábado fue confiscado por la Guardia Civil en la operación policial del pasado sábado. Es por ello, que hoy mismo hemos presentado un recurso en instancia judicial, exigiendo la devolución de este dinero requisado, puesto que corresponde a lo recaudado por SARE.


Siendo  conscientes y dada la lentitud a la que nos tiene acostumbrados esta Justicia, creemos que se demorará en el tiempo y teniendo en cuenta que las empresas que colaboraron en el montaje de la movilización del sábado, necesitan que se les abone los trabajos realizados, queremos apelar a la solidaridad de la sociedad vasca.


Para ello, hemos abierto una cuenta corriente, en la que cada persona, pueda ingresar lo que pueda. Que esa aportación mínima que puedan hacer, sea también, una respuesta a quienes se han llevado nuestro dinero. Literalmente hablando, el dinero de  miles de personas.
Creemos, por ello, necesario crear una red de solidaridad, abierta a todos los sectores, pueblos y países.
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en #somosred, Euskal Herria, Independentzia, Sare, Sare Portugalete. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario