ZERGA ETA TASEN GORAKADAREN AURKA


ZERGA ETA TASEN GORAKADAREN AURKA
PSOEk onartuta eta EAJk baimenduta
Ekintzek pertsonen eta alderdi politikoen benetako aurpegia erakusten digute.
      Urtez urte, Portugaleteko ezker subiranistak herri biziaren aldeko konpromisoa erakutsi du, komertzio txikiek eta ostalaritzak erraztuko duten eta benetako beharrei erantzungo dien herri biziaren alde, eta ez zentzugabeko kontsumismoa bultzatzen duen ereduaren alde.
Gure erronka nagusia zuen dendetan “gastatzea” izan da, gure dendetan.
Instituzioetan ere horren aldeko lana egiten dugu, zuen eskaerak eta interesak defendatzen ditugu, merkataritza-gune handien interesen aurka eta portugaletetarrei zerbitzu hobea ematearen alde aritzen gara. Ildo horretatik, Merkataritza Mahaia bultzatu nahi dugu,  hobekuntzarako tresna izan dadin eta ez itxura hutsa eta erabakitzeko ahalmenik gabekoa.
Urriaren 31ko udalbatzan onartutakoa jakinarazi nahi diogu Portugaleteko herriari. Gure aurkako botoaz, PSOEren botoei esker eta EAJren abstentzioaren laguntzaz, krisiaren egoera gordinaren erpinean, zarama, estolderia, ura, lanak eta beste zenbait zerga eta tasa-igoera onartu dute; herritarren, merkataritzaren eta ostalaritzaren kalterako.
Idazki honen bitartez, salatu nahi ditugu ahoa hitz hutsez eta gezurrez bete dutenak eta komertzio txikien historiako krisialdi handienean neurri eta erabaki hauek hartzen dituztenak. BILDUk ez du uste komertzio txikia denik, EAJk % 50eko deskontuarekin saritu nahi duen bezala, 50 langile dituen eta 10 milioiko fakturazioa duen establezimendua.
Denok jakin badakigu zer den komertzio txikia eta “etxeko” bertako ostalaritza. Horren haritik, zuekiko eta beharra duten portugaletetarrekiko elkartasuna adierazi nahi dizuegu.
BILDUk jarraituko du komertzio txikia eta ostalaritza defendatzen, gure herriaren bizitzaren alderdi garrantzitsua delako, eta bultzatuko du gizarte justu eta solidarioaren aldeko aldarrikapen oro; batez ere, gure ekonomiaren kalterako sortu duten “krisi politiko” hau.
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Esta entrada fue publicada en Ayuntamiento. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario